Albisteak
Agertu ziren pintadak gaitzestea
2015-11-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Jesus Zaballos alkateak atzo Lasarte-Oriako hormetan agertu ziren pintadak gaitzesten ditu.
Atzo, betiko intoleranteek gure herriko hormak berriz ere pintadaz bete zituzten, haietako batzuk ETA talde terroristari babesa ematen zietenak. Beti bezala, beren ideiak gainerako herritarrei inposatu nahi dizkiete. Hori besterik ez dakite egiten. Eta, kasu honetan, gure paretak zikinduz, beren aldarrikapenak ikustera behartzeko.
Alkatetza honetatik, beste behin ere gertaera horienganako arbuioa agertzen dugu, berriz gerta ez daitezen espero dugularik. Intoleranteen aurrean askatasuna eta demokrazia defendatzen jarraituko dugu.