Albisteak

Agenda Kulturala

2015-09-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak Maite Iglesias kulturako zinegotziak joan den ostiralean aurkeztu zuten urrirako programazio kulturala. Berritasun nabarmengarriena da hilaren 24an “mundu-mailan” estreinatuko dela “El Chico de las Zapatillas Rojas” antzezlana. Gaztetxoenei zuzendutako obra hori Ados Teatroa taldeak Koldo Losada aktoreari egiten dion omenaldi bat da.

Antzerkiko programazioaren barruan, bi antzezlan sartu dira Zaharren Omenaldiaren kariaz: hilaren 2an, Ezezagunok taldeak “La verdadera Historia de Romeo y Julieta” eskainiko digu. Shakespeareren obraren berrinterpretazio honetan Jon Roncero lasarteoriatarrak jardungo du antzezle. Bestalde, hilaren 7an, Gorka Aginagaldek eta Maribel Salasek “Monolocos” antzeztuko dute.

Zinema indar betean itzuliko zaigu. Haurrentzako programazioaren barruan, “Campanilla y la Leyenda de la Bestia”, “Del Revés”, “Los Minions 3D” eta “Atrapa la Bandera” proiektatuko dira. Helduentzako programazioak, berriz, proiekzio hauek izango ditu: “Anacleto: Agente Secreto”, “Misión Imposible: Nación”, “Vacaciones” eta “Ricky”. Azkenik, “Okendo” zine-foruma itzuliko da. Oraingoak ikusiko ditugun filmak hauek dira: “Amy Winehouse” JBAEn eta “Lore”.

Hil honetan hasiko dira “ipuin-kontariak” liburutegian. Hilaren 13an, 20an eta 26an, Pello Añorga eta Beatriz Egizabal ariko dira gaztetxoenen gozamenerako.

Dantzaren atalean, hilaren 31n “Refugiada Poética” obraz gozatuko dugu, lehenago ere hain ahogozo ona utzi zigun Claire Ducreaux-ek interpretatuta.

Amaitzeko, hilaren 30ean beste berritasun bat iritsiko da: Operaren bertsio digitala. Izenburua oraindik zehazteko badago ere, genero horren zaleen gogokoa izango da.

 

Sinopsis "Zapatilla gorridun mutikoa"

Urriko agenda kulturala ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna