Albisteak

AFNHari buruzko hitzaldia

2016-02-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Otsailaren 17an, 18:30ean, ADAHIGI elkarteak Arreta Faltaren Nahasmenduari eta Hiperaktibitateari buruzko hitzaldia emango du Kulturetxean.

 

Hitzaldiaren asmoa jarraibideak ematea da, nahasmendu hori nozitzen duten haurrak detektatzeko, haur-populazioaren % 5 eta % 7 bitarteari erasaten baitio arazoak.

 

Kasurik ez egitea, geldirik ez egotea, jardun baino lehen ez pentsatzea, bere onetik ateratzea, ez duela entzuten ematea... nahasmendu hori nozitzearen sintomak izan daitezke.

 

Eta gurasoek jakin nahi lukete noiz kezkatu, zer egin, nola diagnostikatu, haurrari nola lagundu...

 

Galdera horien eta beste gai batzuen gainean ariko da ADAHIGI elkartea egun horretan.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna