Albisteak
Adinekoekin adeitsua izango den merkataritzaren alde
2016-02-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak adinekoei babesa emateko kanpaina bat abiatu du, eta haiei espazio bat eskaintzera animatzen ditu herriko komertzioak, beren txandaren zain eserita egon ahal daitezen, hartara egonaldia eta erosketa erraztuz.
Lasarte-Oriako Ahorramás establezimenduko Balerdi harategitik, Jesus Zaballos alkateak eskerrak eman dizkio Juan Bautista Balerdiri, adinekoen alde ekimen munizipal hau martxan jartzeko pausoa eman duelako, gure herriko bezeriaren parte handi bat baitira adineko pertsonak.
Baiei lagun eginez, han ziren Beatriz Juez zinegotzi arduraduna eta Dioni Ávila departamentuko teknikaria ere.
Udaleko gobernuaren asmoa da pertsona kalteberenen aldeko neurri sozialak sustatzea, hala nola kasu honetan gure adinduen aldekoak, beren eguneroko bizitza beren ingurunean egiten ahalik eta denbora luzeenean jarrai dezaten ahalbidetuz: beren konfiantzazko dendan erosiz, beren auzoan.
Sozioekonomiako Departamentutik, gure merkataritzaren garapena eta sustapena bultzatzen ari dira, Tratu On Bat markaren bitartez.
Tratu on batek, ordea, ezin ditu alde batera utzi adineko pertsonen beharrak, eta horregatik da egokia eta beharrezkoa haien aldeko neurriak ezartzea.
Proiektuaren helburua da adineko pertsonek establezimenduetan leku bat eduki ahal izatea, zerbitzatuak izateko zain dauden bitartean han esertzeko. Horretarako, herriko merkatariei kolabora dezatela eskatu diogu, establezimenduetan esertzeko aulki edo banku bat ipiniz eta hori adieraziko duten pegatinak jarriz:
-Pegatina biribila, establezimenduaren sarrerako beiran ate ondoan itsatsiko dena. Ezaugarri horrek “Adineko pertsonekin kolaboratzen duen establezimendu” gisa identifikatuko du.
-Pegatina karratua, establezimenduak adineko pertsonari zerbitzatua izan arteko itxaronaldia errazteko prestatutako eserlekuaren gainean.
Departamentutik gutun bat bidaliko diete herriko establezimendu guztiei, parte hartzera gonbidatuz, eta harekin batera bi pegatinak.