Albisteak
Adineko Pertsonen 2018ko Omenaldiko bazkaria
2018-08-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
EGUNA: 2018ko urriaren 7an.
PLAZAK: 500
PREZIOA: 8,00 € (Lasarte-Orian erroldatuentzat)
BALDINTZAK:
-
Lasarte-Orian erroldatua egotea.
-
1953. urtean edo lehenago jaioa izatea.
SALBUESPENAK:
-
Gorago aipatutako baldintza horiek betetzen dituzten pertsonen ezkontideak edo bikotekideak, nahiz eta 1953. urtean edo lehenago jaioak ez izan, inskribatu ahalko dira, Adineko Pertsonen 2018ko Omenaldiko bazkarira joateko.
-
Ezkontidea edo bikotekidea Lasarte-Orian erroldatua ez badago, izena eman dezake bazkarirako, baina haren kostu osoa ordaindu beharko du, hau da, 29,15 €.
IZENA EMATEKO EPEA:
Irailaren 5etik 25ra, ordainketa esku-dirutan egin beharko da “Biyak Bat” Erretiratuen Elkartean, 10:30etik 12:30era.
ANTOLAKUNTZA
Mahaietan pertsona bakarreko hutsune solterik egon ez dadin, bazkariko egunean bertan hautatu ahalko da mahaia, baina antolakuntzako boluntario batek eseriko ditu bazkaltiar guztiak dagokien ordenan.
Mesedez, kolaboratu eta errespetatu.
GARRAIOA
Norbaitek mugikortasun arazoengatik bazkariaren egunean garraioa behar baldin badu (anbulantzia), tiketa erostean adierazi beharko du.
DIRUA ITZULTZEKO EPEA:
-
Urriaren 1a arte, tiketa erosi eta gero bazkarira joan ezin direnek, Udalari arrazoituzko eskaera idatziz eginda, dirua berreskuratu ahalko dute.
-
Epe hori igarota, ez da dirurik itzuliko.