Albisteak

Adi jakinarazpenei, alerta laranjan sartu gara uholde arriskua dela eta

2015-02-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Azken orduetan euri asko egiten ari eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja bihar, osteguna, eguerdiko 12ak arte emana dator eta baliteke 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isurialdeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.

 

Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du. Gauean trumoi-ekaitza bota dezake. Beraz, Udaltzaingoak zenbait neurri jarriko ditu martxan:

 

1.-Ibaia kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute. Megafonia, telefono edo sare sozialen bitartez.

 

2.-Ibaiaren egoeraren dela eta, ibai inguruko garajeetan eta Erriberan aparkatuta dauden kotxeak bertatik kentzeko eskatzen da. Beraz, erne udaltzaingoaren esanetara.

 

3.-Kotxeak Isla plaza eta Dorre parkean aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean. Alegia, gaur eta bihar.

 

4.-Zenbait bide itxi egingo dira:

• Kiroldegiaren atzeko bidegorria eta paseoa itxi egingo da.

• Azkorte bidea.

 

Guzti horrengatik, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunak adi ibili ibaiaren igoerarekin eta abisurik itxoin gabe zentzuz jokatu.

Ibaiaren altuera internet bidez denbora errealean jakin nahi duenak hementxe du aukera:

http://www4.gipuzkoa.net/oohh/web/esp/tiempo_real.asp?tipografico=tabla&tipopar=1&fecha=2015-2-25

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna