Albisteak

Abian da Enplegu-Mahaiaren eraketa

2016-02-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotziak gaur goizean aurkeztu dute Lasarte-Oriako Enplegu-Mahaia, enplegu lokalaren alde parte hartzeko tresna bat.

 

Atzo GAOn argitaratu zenez geroztik, gutxiago falta da Enplegu-Mahaia formalki eratu ahal izateko. Aholku-batzorde hori agente publiko eta pribatuen lana koordinatzeko tresna gisa sortu da, bai eta gure herrian enplegua sustatuko duten politikak inplementatzeko ere.

 

Herritarrek eta gizarteak enplegu-politiketan parte hartzeko, elkarlanean jarduteko eta jarraipena egiteko foro bat da, eta bertan ariko dira udala, sindikatuak, enpresariak, formazio-agenteak eta langabetuen plataforma. Azken batean, herrian enplegua sustatzearen alde lan egin nahi duten eta esatekorik edo aportatzekorik baduten pertsona eta agente guztiak.

 

Enplegu-Mahaian batera jarriko dira udalerrian enplegua sortzeari begira aurrera eramaten diren jarduketa guztiak, ekimen publikokoak nahiz pribatukoak izan. Horrela, estruktura sozioekonomiko bat egituratuko da, arlo horretako erabakiak hartzerakoan informatzeko, proposatzeko eta parte hartzeko ahalmena izango duena.

 

Izango dituen funtzioen artean, hauek nabarmenduko ditugu:

 

Organo hori lehenbailehen jarri nahi dugu martxan, Enplegu Lokaleko Plana aurkezteko eta enpleguaren aldeko ekimenak abian jartzeko, Lasarte-Orian langabeziagatik ditugun arazo larriak konpontzen lagunduko dutenak.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna