Albisteak
Abenduaren 17an "Ondo ibili" programa ebaluatzeko bilera egingo da
2014-12-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak
Badira 3 hilabete “Ondo ibili – Caminar es salud” Lasarte-Oriako taldea martxan jarri zela, bide osasungarriak bultzatzeko helburuarekin.
Lasarte-Oriako boluntarioz eta hainbat elkartez osatutako taldea da (Nagusilan, Biyak Bat, Donantes de Sangre, Danok Kide, Residencia Atsobakar, eta beste hainbat partaide), eguraldi ona nahiz txarra, ostiralero elkartu dena, 11:00etan, Okendo Plazan, 4 ibilbide desberdin bultzatzeko. Beti izan dute alboan Osakidetzako langileen laguntza bikaina.
Azken bileran adostutakoaren arabera, ebaluatzea dagokigu orain: nola joan den taldearen hasiera, zer moduz moldatu garen errezetekin eta zigilu sistemarekin, taldeak ekarri dizkigun zailtasun eta alderdi positiboak, gehiago erabiltzen ote den makinen parkea, zer hobetu dezakegun, eta abar.
Hori dela eta, egingo dugun ebaluazio-bilerara gonbidatu nahi zaituztegu, abenduaren 17an, asteazkenarekin, 11:00etan, “Biyak Bat” jubilatu-elkartean.