Albisteak

9 pertsonari eman zaie lana Lanbidek finantzatutako planari esker

2017-01-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurki lanean hasiko diren beste 4 pertsona gehituta, 9 izango dira guztira 4 eta 6 hilabete bitartean kontratatuak izango diren pertsona langabetuak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako enplegu lokaleko planari esker.

Datorren otsailaren 1ean, lanean hasiko dira 1. mailako ofizial igeltseroa, 1. mailako ofizial pintorea, 1. mailako eraikuntzako peoia eta Lasarte-Oriako gida artistikoaren kudeatzailea. Dagoeneko kontratatuta dauden enplegu dinamizatzaileari, Guztion Lasarte-Oria proiektuaren kudeatzaileari eta 3 elektrikari laguntzaileei gehitu behar zaizkie 4 pertsona horiek.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak konfinantzaturik dago enplegu lokaleko plana, 2016an enplegua sustatzeko ekintza lokaletarako laguntzen bidez, eskualderako 460.734 euroko diru kopuruarekin. Lasarte-Oriako Udalak 125.734,78 euro jasotzen ditu guztira.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna