Albisteak
50 dendak eta ostalarik bat egin dute Bezeroaren Hamabostaldiarekin
2016-10-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urriaren 17tik 30era Aterpeak Bezeroaren Hamabostaldia antolatuko du. Zuzeneko sariak eta 300 euroren zozketa herriko establezimenduetan erosten edo kontsumitzen dutenentzat, bezeroak fidelizatzeko xedearekin.
Jesus Zaballos alkateak eta Ramón Ormazabalek, Aterpeako lehendakariak, Kulturetxean aurkeztu dute 2016ko Bezeroaren Hamabostaldia. Zaballosek herriko merkataritzaren eta ostalaritzaren asoziazionismoari sostengua ematen jarraitzearen alde egin du, eta pozik agertu da antolatzen ari diren jarduerengatik. Lasarteoriatarrak herriko lokaletan erostera eta kontsumitzera animatu ditu.
Ondoren, Ormazabalek azaldu du kanpaina honetan zehar bezeroek Aterpearen bonuak jasoko dituztela beren erosketekin. Horietan, 2 eta 3 euroren bonuak nahiz zuzeneko hainbat sari aurkitu ahalko dituzte. Sarituak gertatzen ez diren txartelak 300 euroren bonu baten zozketan sartu ahalko dira. Zozketa hori urriaren 31n egingo da, ONCEren zozketako zenbakiarekin bat etorriz.
Ormazabalek bere esker ona agertu zion Martín Berasategiri bere lankidetzagatik, baita Udalari ere, azaroan zehar Kulturetxean antolatuko diren jardueretarako sarrerak eskaini baititu.
Aurkezpenean presente egon dira Beatriz Juez sozioekonomiako zinegotzia, Maite Iglesias kulturako zinegotzia, enpleguko teknikaria eta Aterpeako zenbait kide.