Albisteak
312 lasarteoriatarrek parte hartu zuten 2018ko aurrekontu partizipatiboetan
2018-01-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2018ko aurrekontu partizipatiboen bigarren fasean 312 lasarteoriatarrek parte hartu dute. Argiteria publikoa hobetzea eta kale-garbiketa hobetzea izan dira herritarrek gehien bozkatutako proposamenak.
Lehenbiziko fasean aukeratutako 5 proposamen ezberdinek boto-kopuru hauek lortu dituzte:
-
Argiteria publikoa 1112 boto
-
Kale garbiketa 951 boto
-
Txakur-kakak garbitzeko kanpaina 939 boto
-
Zabaletako komun publikoa 708 boto
-
Bizikletak garbitzeko makina 582 boto
Hala ere, zenbait arazo antzeman dira oraingo prozesua aurrera eramatean. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da hurrengo prozesuak erregulatzeko araudi bat ezartzea. Oraingo gobernu-ekipoak aurrekontu partizipatiboen araudi erregulatzaile bat landuko du, esandako arazo horiek ekidite aldera, eta prozesu horiek benetan erantzun diezaioten Lasarte-Oriako herritar guztiei irekitako prozesu baten sentimenari, urtetik urtera jende gehiagok parte hartzea sustatuz eta gerta litezkeen iruzurrak saihestuz.
Planteatutako ekimenei dagokienez, udaleko gobernua herritarren mandatuari erantzuna emateko beharrezko neurriak hartzera konprometitzen da. Halaxe egin du, esate baterako, berriki aurkeztutako argiteria publikoaren lizitazio-kanpainarekin. Izan ere, 1.800.000 euroko zenbatekoa duen lizitazio honek bete-betean erantzuten dio lehenbiziko proposamenari, udalerrian 2.200 luminaria baino gehiago aldatuz.