Albisteak
2017an udalak Gizarte-larrialdietarako 128 laguntza eman zituen, 157.765 euroko zenbatekoarekin
2018-01-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017. urtean gizarte-larrialdietarako 128 laguntza eman zaizkie 125 bizikide-unitateri, eta 16 eskaerari ezezkoa eman zaie. Guztira 157.765 euro entregatu dira.
Guztira 157.764,86 € bideratu dira, horietatik 155.380,00 € Eusko Jaurlaritzaren funtsetatik datozelarik eta 2.384,86 € Lasarte-Oriako Udalaren beraren funtsetatik.
Emandako 128 laguntzetatik, ohiko etxebizitza eta bizitokia gozatzeko eta mantentzeko beharrezko gastuen kontzeptuaren barruan, 43 GLL destinatu dira errenta-gastuetara, 7 gizarte-larrialdiko egoera baino lehenago hartutako kredituen interesen eta amortizazioaren ondoriozko gastuak pagatzera, 50 energiako eta mantentzioko gastuetara (ura, estolderia, zaborrak, zergak...) eta 2 etxebizitzaren habitagarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako (altzariak) beharrekoak diren gastuetarako. 19 laguntza lehen mailako premiei dagozkien gastuetara bideratu dira, hala nola janztea, hezkuntza eta arreta sanitarioa, sistema publikoek estaltzen ez dituenak, eta 7 zorpetzearen ondoriozko gastuetarako.
Ukatutako 16 GLLetatik, 10ek ez zituzten betetzen laguntza jasotzeko eskakizunak, 3k ez dute aurkeztu eskatu zaien dokumentazio guztia, eta beste 3ak bateraezinak ziren lehendik ere jasotzen zituzten beste laguntzak batzuekin, hala nola Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarria.
KONTZEPTUA |
Kop. |
EMANDAKOA |
Etxebizitzaren errenta |
43 |
67.466 € |
Amortizazio-interesak |
7 |
18.552 € |
Energia eta mantentzioa |
50 |
51.457 € |
Etxebizitzaren ekipamendua |
2 |
1.847 € |
Oinarrizko premiak |
19 |
10.552 € |
Zorpetzea |
7 |
7.891 € |