Albisteak

2017. URTEKO MUGIREN TARIFAK ONARTU DIRA

2016-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak tarifak izoztea erabaki du gaur goizean egin duen batzarrean. Tarifak bere horretan geratuko dira MUGI pertsonalizatuetan, aldizkako txarteletan eta baita deskontu tarteak ere, 2017ko apirila eta 2018ko apirila bitartean.

Txartelaren tarifa berriak indarrean sartzerakoan aldiz, Mugi pertsonalizatua eta anonimoa bereizi egingo dira txartel pertsonalizatuen erabilera fidelizatzeko asmoz. Mugi pertsonalizatuak %46ko deskontua izaten jarraituko du; anonimoak aldiz, %32koa, bere helburua turisten edo garraio-sarea noizbehinka erabiltzen dutenen mugikortasun beharrak erantzutea baita. Era berean, Mugi anonimoari dagokionez, aktibazio epea luzatu egingo zaie, 3 hilabetetik 12 hilabetera.

Bestalde, interoperabilitateko BAT eta BARIK txartelen erabiltzaileek %46ko deskontua izaten jarraituko dute, tarifarik hoberena mantenduz, Mugik Bizkaian edo Araban interoperabilitatean dauden garraioetan dituen deskontuekin bateratuta jarraituz.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna