Albisteak

2016ko San Pedroko Jaietako programa aurkeztu da

2016-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Berritasunen artean, festetako zinegotziak festa-gune berriak nabarmendu zituen, eta egun bat gehiago iraungo dutela. Entitate parte-hartzaileei beren kolaborazioa eskertu zien.

 

Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotzia bertan bildutakoei beren kolaborazioagatik eskerrak emanez hasi zen, laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Bide batez, gogorarazi zuen aurten omenduko dena Landaberri Ikastola izango dela, aurten betetzen baititu 50 urte. Aurrez ikusitako aurrekontua 172.923 eurokoa da

 

Berritasunen artean, nabarmendu zuen aurten jaiegun bat gehiago izango dugula, uztailaren 2ko larunbata, herriko elkarteen lankidetzari esker, eta ostiraletik larunbatera gaupasa egingo dela.

 

Era berean, iragarri zuen aurten Jaizkibel Plaza gehituko dela berbenetarako festa-leku moduan. Jarduera berrien artean, iragarri zuen larunbatean Urbarten zaldi-lasterketa bat egingo dela, eta zaldi baten eta Raúl Gómez korrikalariaren arteko desafioa.

 

Ohikoa den moduan, eta herriko entitateek sortzen eta eskaintzen dituzten jarduera guztiak kokatu ahal izateko, jaien aurreko egunetako jarduera tradizionalak ere izango ditugu. San Joan gaueko sua, hilaren 23an, Andatza Plazan egingo da, eta Erketzen, Albokaren eta Zero Setteren kolaborazioa izango du San Joan zortzikorako.

 

Aurten bi kontzertu potente izango ditugula ere nabarmendu zuen: Doctor Deseo eta Ken Zazpi. Herriko Ibai Berriak eta Oiantxe in Deu taldeentzat ere izango da tartea. Kontzertuak Andatza, Isla, Jaizkibel eta Okendo plazetan izango dira. Haurrentzako jolasak Andatza Plazan kokatuko dira aurten.

 

Berriro helduko zaie haurrentzako xexenei, eta Isla Plazan izango dira; sokamuturra, berriz, Elizatzen egingo da larunbat goizalean.

 

Haren mintzaldiaren ondoren, Euskadiko Scooter Kluba, Zero Sette, Jubilatuen Elkartea, Aterpea, Alboka, Musika-Eskola, Intza, Danborrada, Erketz, Ttakun, Sorginjaiak eta Extremadurar Zentroa entitateetako ordezkariek hartu zuten hitza, festetarako programatuta dauzkaten jarduerak aletzeko.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna