Albisteak
2015eko tasa eta zergen inguruko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak
2014-07-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
Hurrengo urteko ordenantza fiskalak osatzeko lanean hasi da Udala eta aurten herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmotan tasa eta zergen inguruan ekarpenak egiteko epea zabaldu du. Beraz, ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek aukera izango dute hurrengo uztailaren 22arte eta erregistroan instantzia bat utziaz edo udala@lasarte-oria.org helbide elektronikora mezu bat bidaliaz egin beharko da.