Albisteak

2014ko urteko ordenantza fiskalen proiektua aurkeztu da dagoeneko

2013-10-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Aurreko asteko urriak 16an ospatu zen Ogasun batzordean hurrengo urtean indarrean egongo diren ordenantza fiskalak aurkeztu ziren. Hurrengo asteetan hauei emendakinak egiteko epea zabalduta dago eta azaroaren hasieran egingo den Udalbatzarrean onartuko dira behin betiko ordenantzak.

 

Hirugarren urtez jarraian Udal zerga eta tasak ez dira urte honen bukaerarako aurreikusten den KPIa baino gehiago haziko, alegia, %1,2.  Gainera, ondasun higiezinen gaineko zerga tipoa ere ez da apenas kargatuko %1,2ko igoera gainditu ez dezan.

 

Aurtengo ordenantza fiskalak gure ustetan koherentzia, seriotasun eta bermea ematen dioten ezaugarri bat du. Orain dela bost hilabete, lehen aldiz martxan jarri zen teknikariek Udalean aktiboki parte hartzeko prozesu bat hauen artean proposamen ezberdinak erredaktatu, landu eta bideratzeko. Lan horren ondorioa da, teknikarien babes eta berme osoa izango duen zirriborroa.  Bost hilabete hauetan, lan taldeek koherentzia eta zuzentasuna oinarrizko bi politikei eman die batez ere: “Hobari eta salbuespenak” eta “Azpiegitura publikoen erabileraren prezioa”.  Eta proposaturiko bi ordenantzak, orain artekoak hobetzeaz gain, behar bezala arrazoituak eta egiaztatuak daude.

 

Salbuespen eta Hobarien ordenantza berriaren ezaugarriak:

Lehenengo aldiz, irizpideak bateratu eta koherentzia politikoa eman zaio. Diru sarrera minimoak jasotzen ez dituzten familiak ordaintzerako orduan salbuespenak izango dira edo hobariak jasoko dituzte oinarrizko Udal zerbitzu eta tasa guztietan (Euskaltegia, Musika eskola, Kiroldegia, Zaborra, Hilerriko zerbitzua) %25, %50 eta %75an. Balorazioa gizarte zerbitzuetan egingo da.

 

Udal azpiegiturak erabiltzeko prezio publikoen Ordenantza berriaren ezaugarriak:

 

Lehenengo aldiz Manuel Lekuona Kultur etxeko, Villa Mirentxu Udaletxe berriko eta Gaztelekuko azpiegituren guztien erabileraren prezioak arautuko dira. Espazio bakoitzaren erabilera eta dimentsioekin koherenteki doan alokairurako prezioen sistema landu da eta era berean bertan egin beharreko ekimenaren izaeraren (Doakoa hala ez) eta eskatzailearen izaeraren (Etekin ekonomikoa ateratzeko asmoa duen edo ez eta Lasarte-Oriakoa den hala ez) kontutan hartuko dituen hobarien sistema bat ere proposatu da.

 

Udaletxeko espazioen erabilerarengatik Lasarte-Oriak ez du ezer ordaindu beharko egiten diren ekimen publikoengatik.

 

Zirriborroan sartu den beste proposamen bat mahai eta aulkiak jartzeko lurraren urteko tasa bat sartzearena izan da. (%20ko murrizketarekin) Horrekin ostalaritza sektoreak zuen eskaera bati erantzunez.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna