Albisteak
2014ko Manuel Lekuona sarirako Antxon Aguirre Sorondoren aldeko adierazpen instituzionala
2014-11-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
1983.ean sortu zen, Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona saria, eta helburua da, Euskal komunitate Globalerako ekarpen adierazgarria egiten duten pertsonalitateen obra osoa (opera omnia) aintzat hartzea. Saria hainbat pertsonaia adierazgarriri eman zaio dagoeneko, besteak beste, Jorge Oteiza, Jesus Atxa Agirre, Menchu Gal, Montxo Armendariz, eta gure udaleko ereserkiaren egilea den Manuel Lekuona jaunari.
Deklarazio instituzional honen bidez, Lasarte – Oriako Udalak Antxon Aguirre Sorondok gure udalerriari eta euskal komunitateari utzi dion obra ezagutzera eman nahi du, lagun batzuk, arlo kulturalean ezagunak direnak, eta Eusko Ikaskuntzatzo hainbat bazkidek abian jarritako hautagai prozedura babestuz.
Antxón Aguirre Sorondo hautagai izatea onartu da eta eman ahal izateko bozkatzeko tramitazio
dago bidean.
Hori dela eta, Lasarte-Oriako udala:
1. Eusko Ikaskuntzak ematen duen 2014ko Manuel Lekuona prestigiodun sarirako hautagaia Antxón Aguirre Sorondo izatearen alde agertzen da.
2. Herritarrei eskatzen die Antxón Aguirre Sorondoren alde bozkatzea webean
Bozketa irekia da. Hurrengo web honetan sartu eta bozkatu besteri kez da egin behar.
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/bozketa_lekuona.php