Albisteak
2014ko Kultur kale zikloak musika ekarriko du herriko hainbat txokotara
2014-07-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak
Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Festak eta Kirola sailak eta Xpressionk Kultur Elkarteak beste urte batez elkarlanean garatu dugun eta uda honetan Lasarte-Oriako kaleak musikaz bali egingo dituen proiektua aurkeztea du: KULTUR KALE ZIKLOA 2014.
Aurrekariak:
Kultur Kale Zikloa 2012. urtean sortu zen, ordura artean Kultur Etxeko kafetegian egiten ziren kontzertuen lekukoa hartuta, gure herrian ekintza kultural alternatiboei bideak zabaltzea eta artistei haien sorkuntzak hedatu eta promozionatzeko bitartekoak ematea helburu izanik.
Kontzertu eta ikuskizunak herriko areto ezberdinetan egiten hasi baginen ere, 2013. urtean Kultur Kale zikloaren udako ikuskizunek, kalera egin zuten salto, formatu txiki eta intimora. Azken hauen balorazioa bereziki bikaina izan zen, zikloa bere horretan ideia horixe oinarri hartuta jaio baitzen: kultura herritarrengana gerturatzea.
Hori dela eta, aurtengoan, Kultur Kale Ziklo berritu bat da aurkezten duguna: udako hiru hilabetetan zehar, herriko puntu ezberdinetan, sei ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu, aipatutako giro intimo eta zainduan.
Kokaleku bereziak:
Giro intimo hori sortu eta bilatzeko gainera, Lasarte-Oriako lau kokaleku ezberdin hautatu ditugu, lau gune berezi. Guztiak dira ezberdin, eta bakoitzak du bere berezitasuna:
- Tximistarreta parkea.
- Oriako Basaundi Bailara plaza
- Isla plaza Zumaburun.
- Okendo plaza.
Eguna |
Kokalekua |
Ordua |
Ikuskizuna |
Uztailak 12 |
Tximistarreta |
19.30 |
The Booglalords & Mary Jo |
Uztailak 19 |
Okendo plaza |
19.30 |
Sabur |
Abuztuak 2 |
Basaundi Bailara Plaza |
19.30 |
Adunia |
Abuztuak 23 |
Tximistarreta |
19.30 |
Howdy |
Irailak 6 |
Isla plaza |
19.30 |
Nonguayaz |
Irailak 20 |
Okendo plaza |
19.30 |
Behi Bi Blues |
Gonbidapena:
Guzti hau esanda beraz, Lasarte-Oriako herritar oro gonbidatu nahiko genuke uda osoan zehar espazio hauetara gerturatu eta ikuskizunez gozatzera, Kultur Kale Zikloa 2014 ezberdina, libreagoa eta herritarragoa izango da eta.