Albisteak

2014. urteko maketa lehiaketa martxan da

2014-09-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Epeak:

Maketa lehiaketa irailaren 29tik aurrera martxan izango da. Taldeek urriaren 31ra arte aurkeztu ahalko dituzte haien lanak.

Betebeharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarriak oso sinpleak dira, hona hemen laburpentxo bat:

Sariak:

Aurkeztutako lanen ezaugarrien arabera eta musika taldearen osaketaren arabera, hiru sari modalitate ezberdin izango ditu 2014. urteko maketa lehiaketak:

  1. Lehen saria: taldekideen jatorria edozein delarik, eta abesteko hizkuntza ere edozein delarik. Saria: 1000€ eskudirutan.
  2. Lasarte-Oria saria: gutxienez taldekideen %50 Lasarte-Orian erroldatuta dagoen taldeek parte hartu ahalko dute. Saria: 700€ eskudirutan.
  3. Euskara saria: euskararen normalizazioan bidea egiten jarraitze aldera, eta euskaraz abestera animatzen diren taldeei babes txiki bat gehiago ematea bilatuaz, euskaraz abesten duten talde guztiek hartuko dute parte modalitate honetan. Saria: 500€ eskudirutan.

Oharra: talde bakar batek modalitate bat baino gehiagotako saria jaso ahalko du, baldin eta hauetan parte hartzeko eskakizun guztiekin betetzen duen.

Epaimahaia:

Lanen kalitatea baloratu eta sariak banatzeko epaimahaia, Gazteria eta Festak departamentuak izendatuko du, honen kideen arteko paritatea mantentzeko saiakera berezi bat eginaz, berdintasunaren bidean ere lana egiten jarraitzeko.

Oinarriak (PDF) | Izena emateko fitxa (RTF)

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna