Albisteak

2013ko San Pedro jaietarako ideia bilketa

2013-04-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

San Pedro jaien antolaketak eta Lasarte-Oriako udalak honen inguruan antolatutako parte hartze prozesuak aurrera dirau! Martxoaren amaieran herriko elkarteekin bildu ginen eta programaren inguruan jardun ginen. Egitarauaren hezurdura nagusia, beraz, osatuta dago, baina orain eskema horretan izen zehatzak gehitzea da falta dena.

 

Hemendik aurrera, San Pedro jaietara bitartean, parte hartze prozesua HERRITARREN PROPOSAMENAK BILTZEAN oinarrituko da. 2012. urtean ere horrela ekin genion herriko jaien antolaketari. Emaitza guztiz positiboa izan zen, parte hartzea handia izan zen, eta modu horretan, jaietako egitarauaren baitan txertatuta ikus ditzakezuen izen guzti guztiak herritarren ideietatik jasoak izatea izan zen lortu genuena. Jaiak herritik herriarentzat egitea azken finean.

 

Proposamenak biltzeko, hala ere, aurtengoan berrikuntza bat planteatu nahi izan dugu, herritarrei hauek luzatzeko HIRU BITARTEKO EZBERDIN eskainiaz:

 

  1. BILERA TEMATIKOAK:

 

Bilera hauek 2012. urtean ekin genion egiteari. Esan bezala, parte hartzea handia izan zen, eta hori dela eta, aurtengoan ere errepikatzea erabaki dugu.

 

Gaikako bilerak izango dira, hau da, hauetariko bakoitzean egitarauko ekintza espezifiko batzuen inguruan jardungo gara: haurrentzako ekitaldiak, musika ekitaldiak (kaleko musika, kontzertu handiak,…) eta kultur ekitaldiak. Horretarako, apirilaren 8tik aurrera Kultur Etxeko hitzaldi aretoan 3 bilera ireki antolatu ditugu:

 

 

 

 

  1. ESKUORRIA:

 

Proposamenak biltzeko bileraz gain, etxe guztietara eskuorritxo bat ere bidaliko zaizue, eta bertan zuen proposamena egin eta edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan uzteko aukera ere izango duzue. Proposamena edozein motatakoa izan daiteke, izen konkreturen bat, jaien filosofiaren inguruko balorazio bat, ekarpen orokorrago bat,… PROPOSAMENAK JASOTZEKO EPEA APIRILAREN 19RA ARTEKOA IZANGO DA.  

 

 

  1. INTERNET BIDEZ:

 

Lasarte-Oriako udalaren parte hartze webgunean ere, HITZARTUN, zuen ekarpenak egiteko aukera izango duzue. Horretarako, www.albisteak.lasarte-oria.org web gunean sartu besterik ez duzue egin behar (aukera jada erabilgarri dago).

 

Besterik gabe, berriro ere Lasarte-Oriako herritarrak San Pedro jaien antolaketan parte hartzera gonbidatzea soilik esatea falta da. 2013an ere, Lasarte-Oria JAIETAN BLAI!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna