Albisteak

2013ko 1. LAUHILABETEko URA-ESTOLDERIAren TASAren ORDAINKETA

2013-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Zergadun guztiei jakinarazten zaie 2013. urteko  LEHENENGO LAUHILABETEKO URA ETA ESTOLDEARI dagokion Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2013ko uztailaren 15ean amaitzen dela.

HELBIDERATU GABEKO ERREZIBOAK: Helbideratu gabe dituzten zergadunen ordainketa-gutunak ekainaren lehenengo hamabostaldian bidali dira. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko bigarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.

Ordainketa Banku eta Aurrezki kutxetan egin daiteke, baita administrazioa.lasarte-oria.org web orrian ere (tramiteak on line-nere ordainketa on line).

 

HELBIDERATUTAKO ERREZIBOAK: Ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko da zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2013ko uztailaren 15ean.

Azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin,  premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko direla jakinarazten da.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna