Albisteak

2013an establezimendu berri bat ireki zutenentzako diru-laguntzak

2014-05-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Herriko bizitza komertziala eta ostalaritzako aktibatzeko Udalak 2013ko deialdiko diru-laguntzak gaur argitaratu ditu Gipuzkoako aldizkarian. Helburua , pixkanaka herrian hutsik dauden lokalak betetzea laguntzea da.

 

Ikerketen arabera, negozio bat ireki eta lehenengo urteak izaten dira zailenak, gastu berri asko eta negozioak herrian bere tokia egin dezan zailtasunak handiak izaten dira, behin denbora hori pasata egoera baretu egin ohi zaio ekintzaileari.

 

Hori honela izanda, irekiera lehenengo urte horretan egindako gastuei aurre egiteko Udalak diru-laguntza lerro berri bat luzatu du. Oraingo honetan iaz irekitako herriko establezimenduei zuzendua egongo da, 10 pertsonatik beherako mikro-enpresentzat zuzendua dago, eta lehen hamabi hilabeteetan izandako fakturak aurkeztu ahal izango dira.

 

Diruz lagunduko diren gastuen artean hurrengoak daude: enpresa eratzeko gastuak daude, alokairu fakturak, segurantza soziala, eta lokalean egindako inbertsioak. Establezimendu bakoitzeko gastuen %40 bere gain hartuko du Udalak eta  bakoitzak jaso dezakeen gehiena 1.000€ izango da.

 

Gaurtik hasita, GAOan argitaratze egunetik, 30 egun baliodun daude diru-laguntza eskaria egiteko Udaletxeko erregistroan. Edozein zalantza izanez gero edota xehetasun gehiago jakiteko Villa Mirentxuko Enplegu Teknikariarekin kontaktuan jarri, d.avila@lasarte-oria.org.

 

Gipuzkoako aldizkari ofiziala GAO irakurri

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna