Albisteak
2012 kontuen kitapenean superabita
2013-07-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna
2012ko Kitapena
1.489.394 euroko superabita
Sarrerak. 25.450.329 euroko sarrerak aurreikusita zeuden eta 22.556.916 euro jaso dira (% 4,78 gutxiago).
Gastuak. 25.450.329 euroko gastuak aurreikusita zeuden, baina 22.020.325 euro gauzatu dira (% 13,48 gutxiago).
Mailegua: 885.000 euroko mailegu bat onartu zen baina ez da eskatzeko beharrik izan.
Zorra. 6.227.120 eurotik 4.835.745 eurotara murriztu dugu Udaleko zorra (% 22,34ko murrizpena)
Diruzaintzako soberakina: 2.221.378,65 euro, urte osoan zehar erabilgarriak izango direnak.
22,5 milioi euro jaso zituen Lasarte-Oriako Udalak aurreko urtean eta 22,02 gastatu, beraz era positiboan kitatu zuen aurrekontua. Karga finantzieroak kenduz eta egin beharreko doitzeak egin ondoren, 1,5 milioiko superabita izan dugu. Esan beharra dago, 2011ko ekitaldia 2.301.416 eurotako defizitarekin itxi zela.
2012an burutu zen inbertsio txikia izan da horrelako superabit aipagarri bat izatearen arrazoietako bat. Gauzatu ziren inbertsioak aurreko urtean baino % 56,64 murritzagoa izan zen, hain zuzen ere 4.367.973 eurokoa eta guzti horretatik erabili zena 2.473.942 euro. Gastuen gauzatzearen jaitsiera hau neurri handi batean, inbertsio horiek, baldintzatzen zituzten garapen urbanistikoetan oinarrituriko diru sarreren murrizpeneei dagokie eta beste hein batean zenbait proiekturen atzerapenei (Atsobakargo altzarien erosketaren edo eta Blas de Lezoko atzealdearen urbanizatzearen kasuan bezala). Hauek, aurten gauzatuko dira.
Aurretik esandakoa berretsiz, adibide adierazgarria da eraikuntzako zergetatik jasotako 201.567 euro izan direla 823.194 euro aurreikusita bazeuden arren.
Beste datu ekonomiko garrantzitsu bat, 2012ko abenduaren 31an Udaletxeko diruzaintzan zegoen saldoaren zenbatekoa da, hain zuzen ere 2.221.378,65 euro eta bere erabilera mugatu den arren, gobernu zentralak ezarritako neurri murriztaileak direla eta, Udalari egunerokotasuneko ordainketei eta baita 2013ko aurrekontuan aurreikusitako gastuei ere aurre egiteko aukera ematen dio.
Zorra eta inbertsioa
Udaletxeko zorrari dagokionean (Foru aldundiaz eta kreditu entitatez osatua) 2012an 1.391.375 euro jaitsi zen, hain zuzen % 22,34, 2011ko abenduaren 31ko 6.227.120,63 eurotik urtebete beranduago zuen 4.835.745,36 eurora eta urte honen bukaerarako 4 milioien azpitik ustezko aurreikuspena dago.