Albisteak

1813ko abuztuaren 31ko gertakarien aurtengo oroitzapenean Lasarte-Oria omenduko dute

2014-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Donostiaren aurkako eraso eta sutearen oroitzapenean, garai hartan hiritik alde egin behar izan zuten Donostiarrak jaso genituen eskualdeko herriei: Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain, Hernani, Urnieta eta Astigarragari eskertzea adierazteko omenaldia egingo dute.

 

1813. urtean Donostiako hiria Frantses ejertzitoaren menpe zegoen, espainolen aliatuak ziren Ingalaterra eta Portugalgo ejertzitoek Donostia setiatu eta menpean hartu zuten arte. Hiria jazarri ostean, setiatzaileek su eman zioten Donostiari, hirigunea arpilatu eta herritarrak bortxatu zituztelarik. Kale bakarra utzi zuten erre gabe, militarrek bertan aterpe har zezaten. Trinitatea zen kale horren izena, gaur egun, Abuztuaren 31 bezala ezagutzen duguna. Bertan aurki ditzakegu Donostiako etxerik zaharrenak.

 

Beraz, gertaera haien 201. urteurrenean, hurrengo abuztuaren 31an Donostiako Bulebarreko Kioskoan, garai batean lurreko atea kokatua zegoen lekuan omenaldia jasoko du Lasarte-Oriako herriak borrokaldi hartan emandako laguntzarengatik. Pablo Barrio alkatea, Lasarte-Oriatar guztien ordezkari moduan han izango da eta herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi honekin bat egitera.

 

Gainera, 18:30etan Zuloaga plazatik aterako den desfilean Lasarte-Oriako beteranoen danborradak parte hartuko du, ingeles armadako uniformeekin.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna