Albisteak
“100 Urte Hipodromoan” erakusketa
2016-08-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Atzo inauguratua geratu da “100 Urte Hipodromoan” erakusketa. Zenbait materialen eta argazkiren bidez, Lasarte-Orian oso maitea dugun hipodromoaren ibilbide historikoa jasotzen du. Erakusketa 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bisitatu ahalko da irailaren 8ra arte.
Jesus Zaballos alkateak eta Peio Urtasun eta Marta Pastor hipodromoko ordezkariek inauguratutzat eman zuen atzo erakusketa, haren ibilbidea irudikatzen duten zenbait objektutan eta haren historiaren argazkietan oinarritua.
Alkateak eskertu egin zuen erakusketa gure herrira iritsi izana, lasarteoritarrek oso berea sentitzen baitute hipodromo hori. Izan ere, Donostiako parte izan arren, Lasarte-Oriako historiari oso sakonki lotua dago.
Urtasunek eta Pastorrek azaldu zutenez, erakusketarako materiala lortzea ez da erraza izan, ez baitago askorik. Erakusketaren oinarria Kutxa Fundazioaren artxibo historikoko argazkiak eta partikularrek utzitakoak dira.
150 argazkik ibilbide zabal bat egiten duten Hipodromoaren historian zehar, eta lasarteoritar asko identifikatu ahalko dira irudi horietan.
Ikusgai jarritako materialen artean, nabarmentzekoa da Hipodromoaren 75. urteurrenean entregatu zen Urrezko Kopa, hura irabazi zuten zaldiaren eta jockeyaren miniatura bat lagun duela. Aretoan zehar banatuta, hainbat zalditegitako jaka motzak ikus ditzakegu, batzuk eskuz eginak.
Halaber ikus daitezke helmugako foto finisherako kamera bat, apustuetarako zenbait makina, lasterketei buruzko liburuak, hainbat saritako irabazleen zerrenda dute kartelak edo panelak. Azkenik, bitxitasunen artean, Corto Malteseren hirurogeiko hamarkadako komiki bat, Lasarteko Hipodromoaren aipamena egiten duena.