< Martxoa 2013 >
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

Ekitaldiak

2013-11-27

Lasarte-Oriako udala

Zahartzea eta afektibitatea “pozez beteriko sexualitatea” -Osasun astea

Antolatzailea: Udala

Ordua: 19:00

Lekua: Manuel Lekuona Kultur etxean

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

URL: Ikusi

Osasunaren barruan dagoen hitzaldia. Zahartzea eta afektibitatea “pozez beteriko sexualitatea” hitzaldiataz gozatu ahalko dugu Aingeru Mayor sexologoaren eskutik.

2013-11-28

Lasarte-Oriako udala

Zahartze aktiboa, Lasarte-Oriako komunitatean esperientzia bat - Osasun astea

Antolatzailea: Udala

Ordua: 19:00

Lekua: Manuel Lekuona Kultur etxean

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

URL: Ikusi

Osasun astearen barruan hitzaldia. “Zahartze aktiboa, Lasarte-Oriako komunitatean esperientzia bat” programaren aurkezpena izango da. Honekin Osasun asteari itxiera emango zaio. Bertako gidariak Mari Jose Goñi langile soziala eta Macarena Dominguez egongo dira. Proiektuaren arduradunak izan dira denbora honetan eta beraiek azalduko dizkigute nondik norakoak. Ibilaldi osasungarrien aurkezpena ere egingo da, parte hartzaileekin editatutako bideoaren aurkezpenarekin batera. Bukatzeko parte hartu duten guztiei diploma banatuko zaie.

2014-04-07

Lasarte-Oriako udala

EMAKUME PALESTINARREN ESPERIENTZIAK

Antolatzailea: Mundu bat eta Emakume zentroa

Ordua: 18:30etan

Lekua: Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Kontaktua: 943363958

Hizlaria: Khitam Sa´afin UPWC Palestina

Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.

 

Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.

2014-05-21

Lasarte-Oriako udala

ETXEKO LANGILEA, EZAGUTU ITZAZU ZURE ESKUBIDEAK

Antolatzailea: Emakume zentroa

Ordua: 18:00

Lekua: Emakume zentroan

Mota: Hitzaldiak/Conferencias

Lorea Urreta, Bizkaiko Etxeko langileen elkarteko kidearekin batera hitzaldi informatiboa

Maiatzak 21 18,00etan Lasarte-Oriako emakume zentroan

Hitzaldi informatibo honetan etxeko langileek bere eskubideak ezagutu eta beraien lanen inguruko galderak egiteko aukera izango dute. Lorea Urreta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea da eta harreman estua du bertako kide diren etxeko langileekin; hauen lana duina izan dadin eta hauek dituzten eskubideak erabili ditzateneko  horretan aritzen da.  

Hilabete honetako ekitaldi guztiak ikusi
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna