< | Urtarrila 1960 | > | ||||
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Motak
Gehiago ikusiEkitaldiak
2014-03-12
Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oria - Donostia bidegorriaren lotura
Antolatzailea: Lasarte-Oriako Udala
Ordua: 18:30
Lekua: Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan
Mota: Hitzaldiak/Conferencias
URL: Ikusi
Udaleko eta Gipuzkoako foru aldundiko arduradunak izango dira Donostia eta Lasarte-Oria lotuko dituen bidegorriaren proiektua aurkezten.
2014-04-07
Lasarte-Oriako udala
EMAKUME PALESTINARREN ESPERIENTZIAK
Antolatzailea: Mundu bat eta Emakume zentroa
Ordua: 18:30etan
Lekua: Villa Mirentxuko ekitaldi Aretoan
Mota: Hitzaldiak/Conferencias
Kontaktua: 943363958
Hizlaria: Khitam Sa´afin UPWC Palestina
Khitam Saafin. 17 urtez, Palestinako Lurralde Okupatuetako irakasle lan egin zuen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, nazioarteko hitzaldietan parte hartzen du eta emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea ere bada nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da.
Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da. 1980. urtean sortu zen, eta Palestina okupatuko emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik, emakume palestinarren eskari nazional eta sozialen artean lotune organiko sakona dagoela kontuan hartuta. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.
2014-05-21
Lasarte-Oriako udala
ETXEKO LANGILEA, EZAGUTU ITZAZU ZURE ESKUBIDEAK
Antolatzailea: Emakume zentroa
Ordua: 18:00
Lekua: Emakume zentroan
Mota: Hitzaldiak/Conferencias
Lorea Urreta, Bizkaiko Etxeko langileen elkarteko kidearekin batera hitzaldi informatiboa
Maiatzak 21 18,00etan Lasarte-Oriako emakume zentroan
Hitzaldi informatibo honetan etxeko langileek bere eskubideak ezagutu eta beraien lanen inguruko galderak egiteko aukera izango dute. Lorea Urreta Bizkaiko etxeko langileen elkarteko kidea da eta harreman estua du bertako kide diren etxeko langileekin; hauen lana duina izan dadin eta hauek dituzten eskubideak erabili ditzateneko horretan aritzen da.
2014-06-04
Lasarte-Oriako udala
"Zoru pelbikoaren indartzea" hitzaldia
Antolatzailea: Sexuen arteko elkarbizitzarako emakumeen zentroa
Ordua: 11:00
Lekua: Emakumeen zentroa
Mota: Hitzaldiak/Conferencias
Ekainak 4, 11:00tan emakume zentroan hitzaldi bat izango da, bertan Lasarte-Oriako osasun zentroko zoru pelbikoaren indartzeko programaren berri emango da. Hitzlaria: Osasun zentroko matrona.