Albisteak

Ostadar Saiarren kirol egokitua lantzeko sail berria

2016-12-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Sail honen helburua, urritasuna duten pertsonek ere kirol praktika izateko aukera eskaintzea da. Honi lotuta, kirol inklusioa lantzea ere helburuetako bat da.

Gipuzkoan badira hainbat neska-mutil, urritasun mota ezberdinak dituztenak eta kirola egiteko aukerak nahi adina ez dituztenak. Behar horri erantzuteko urritasunari ikuspegi "normala" eta barneratzailea ematea, eta testuinguru hezitzailea sortzea garrantzitsua da.

Ostadar SKT elkartearen barnean dauden kirol modalitate ezberdinak kontuan hartuz, multikirol kontzeptuak kirol heziketan duen garrantzian sinetsiz, kirol programa ezberdinak lantzen ditugu. Atal berri honetatik dibertsitatea, berdintasuna eta errespetuaren balioak oinarri duten kirol espazioak bultzatzen ditugu. Era berean, urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea bilatzen dugu, kirol-praktika norbere bizitzan integratuz.

Eskerrak eman proiektu hau aurrera atera ahal izateko lagundu diguten guztiei, Ostadar Saiarre elkarte osoari, Lasarte-Oria-ko udalari eta babesleei: La Caixa Fundazioa, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa eta Ideko, eta bereziki Michelin, gure babesle nagusienari.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna