Albisteak

Guadalupe Gascónek bere 100. urtebetetzea ospatu zuen Atsobakar egoitzan

2018-09-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Familiartekoek inguratuta, eta alkatea eta zahar-etxeko langileak bertan zirela, Guadalupe Gascónek bere 100. urtebetetzea ospatu zuen ekitaldi xume batean.

Atsobakar egoitzan egindako festa xume eta alai batean, Guadalupe Gascón Hernández herritarrak (1918ko irailaren 1ean jaioa) bere 100. urtebetetzea ospatu zuen.

Ekitaldi xume hori familiartekoen, egoiliarren, egoitzako pertsonalaren, Izaskun Oronoz zerbitzu sozialetako zuzendariaren eta Jesús Zaballos alkatearen presentziarekin egin zen, egoitzako areto nagusian.

Begiraleetako batek hitz polit batzuk eskaini zizkion, eta, segidan, gutun-azal erraldoi bat eman zioten, egoitzako pertsonalak eta erabiltzaileek idatzitako mezu eta dedikatoriekin.

Jesús Zaballos alkateak lore-sorta eta opari bat eman zizkion, tartako kandelei putz egin aurretik eta tradiziozko “Zorionak zuri...” kantatu aurretik.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna