Albisteak

Gehituren Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketarako epearen amaiera

2018-06-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Ekainaren 15ean amaitzen da Udako plazerak gaiari buruzko argazki-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Argazkiak sare sozialetara igo behar dira, eta saria otar bat plazer izango da. Lehiaketa hau transmisio sexualeko gaixotasunen prebentziorako Gehituren kanpainaren barruan dago.

Lehiaketan parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan beharko dira, eta gaitzat udako plazerak dituen argazki bat igo hurrengo sare sozial hauetara, @Gehitu eta beste hiru lagun etiketatuz:

•          Facebook: Gehitu Elkartea

•          Instagram: @Gehitu

•          Twitter: @Gehitu_Elkartea.

Zozketa ekainaren 20an egingo da Lasarte-Orian, kanpaina aurkezteko egingo den ekitaldian, spota barne, eta Los Grises taldearen emanaldi batekin bukatuko da. Sariak hauek izango dira:

  1. Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Arzak jatetxean, Bitxigorrien produktu espezializatua eta Kukuxumuxuren kita.

  2. ZurriolaSurfEskolako kurtsoa, Euskolabel produktuak eta Kukuxumuxuren kita.

  3. Masajea, JoneLoveren produktuak eta 3.Kukuxumuxuren kita.

Onarriak ikusi

Kartela

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna