Albisteak

Fikziozko pertsonaiak, 2019ko Inauterietarako gaia

2018-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Parte hartzeko prozesua amaituta, eta aurkeztutako proposamenak konpartsekin aztertu ondoren, 2019ko Inauterietarako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatu da.

Inauterietarako gaiaren proposamenak aurkezteko epea behin amaituta, Udalak inauterietako konpartsak bildu zituen, gaiaz debatitzeko eta 2019rako leitmotiva hautatzeko. Herritarrek eta konpartsek planteatutako gaiak aztertu ondoren, datorren urterako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatzea erabaki zen, gai horrek mahai gainean jarritako ideietako asko biltzen baititu bere barruan. Izan ere, gai horrek jasotzen ditu mitologiako pertsonaiak, zientzia-fikzioa, komikiak, marrazki bizidunak...

Jasotako proposamenen artetik, hauek nabarmentzen ziren: zientzia-fikzioa, zirkuaren mundua, zinemako pertsonaiak, marrazki bizidunak eta musika-taldeak. Bereziki deigarria izan zen 2019ko Inauterien gai gisa Jeronimo Bosch margolariaren Atseginen baratzea triptiko ospetsua erabiltzeko proposamena.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna