Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Bihar eta etzi hirigintza parte-hartzailearen bi saio Tximistarretan

2013-07-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herriaren erdian kokaturiko gunea dugu Tximistarreta, azkene finean lehenago edo beranduago guztiok erabiliko duguna, eta beraz, Udalaren ikuspuntutik herritarren parte-hartzea eta laguntza beharrezkotzat jotzen da gune honi buruzko iritziak, ideiak eta proposamenak jaso eta herritarren beharretara egokitutako zonaldea eraikitzeko.

gehiago irakurri

Udaletxe zaharra eta berria lotzeko lanak hasi dira

2013-07-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur goizean, Udaletxe zaharreko 1.solairuan kokatua dagoen alkatearen bulegoko horma botatzeari ekin diote langileek eta denbora laburrean bi eraikinen arteko lotura egina egongo da. Duela gutxi,Udaletxe berria hornitzeko altzariak ekartzen hasi ziren, pixkanaka erakin berria barrutik betetzen ari da eta bi eraikinen arteko lotura orain egitearen arrazoia, udan batetik bestera egin beharreko lekualdatzean datza. 

gehiago irakurri

Haur-eskolako umeak hirigintza lantzen Tximistarretan

2013-06-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur goizean Tximistarreta parkean izan dira Andrejoakinenean ibili ohi diren haur-eskolako umeak, Udalak abian jarri duen parte-hartze egitasmoaren baitan. Lehengo astean Sasoeta-Zumaburuko haurren txanda izan zen eta eguraldi txarra izan zuten arren, burutu zuten beraien saioa, eta oraingoan berriz txikienekin egin da lanketa.

 

gehiago irakurri

Uztailaren 1tik aurrera ospitaleetara doazen autobusak kale nagusitik pasako dira

2013-06-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gure udalerria gurutzatzen duten bi lineak aldaketak izango dituzte hurrengo uztailaren 1tik aurrera zerbitzua hobetzeko helburuarekin. Ibilbide berriek, lasarteoriatarrei ospitaleetara joateko autobusak kale nagusiko hiru geltokietan  hartzeko aukera emango die, Tajamarko errotondara gerturatzeko beharrik izan gabe.

 

gehiago irakurri

Herriko festak direla eta, “Manttangorri” hiri-busaren ibilbidean aldaketak izango dira

2013-06-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herriko festak direla eta, ibilgailuen trafikoa moztu egingo da kale nagusia 32an kokatzen den errotonda eta Tajamarko errotondaren artean ekainaren 28ko goizeko 11etatik uztailaren 2ko gaueko 00:00ak arte. Beraz, arrazoi horregatik, hiri-busaren ibilbideak zenbait aldaketa jasango ditu.

 

 

gehiago irakurri

Okendo plazan eta Askatasuna parkean hondakinak bereizteko zaborrontziak jarri dira

2013-06-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Erdiguneko gune hauetan, bere erabilera dela eta, zikinkeria asko sortzen da, batez ere aste bukaeretan. Orain artean, baziren zaborrontziak parkean zehar sakabanaturik baina ez dute behar bezalako erabilerarik izan. Beraz, eta Udalak birziklatzearen aldeko apustu bat eginez, espazio hauek koloretako zaborrontziez hornitzea erabaki du.

 

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna