Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Tabernen ordutegia zabaltzeko aukera festak direla eta

2014-02-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalak, tabernen ordutegia luzatzeko aukera ematen duen urteroko egutegia onartu du. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas‑jarduerak arautzeko 4/1995 azaroaren 10eko legeak bere 20. artikuluko 2. puntuan xedatzen duenaren arabera, udal‑agintariek gehienez bi orduz luzatu ahalko dute aurreikusitako ordutegia udalerriko patroiaren festak edo bestelako jai edo interes turistikoa izan dezaketen ekitaldiak direla eta.

gehiago irakurri

Aterpeak Manttagorriaren kanpaina jarri du martxan

2014-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur eguerdian Aterpeak, Lasarte-Oriako merkatari eta hostalarien elkarteak, Udaletxeko arduradunekin batera Manttagorrian oinarrituriko kanpaina berria aurkeztu du. Bertan, Aterpeak azaldu duenez, hiribusaren erabiltzaileei txartelaren kostua ordainduko zaie kanpainari atxikitu diren komertzioetan, beti ere 5 euro baina gehiagoko erosketa egiten badute.

gehiago irakurri

Tximistarreta parkearen proiektua aurkeztu da

2014-02-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aurreko ostegunean, Udaleko Parte-hartze eta Hirigintzako departamentuetako arduradunek eta ekimen honetan lanean aritu diren herritarrek Tximistarreta parte-hartze bidez eginiko parkearen proiektua aurkeztu eta hurrengo bi asteetan zehar ikusgai egongo den erakusketa zabaldu zuten Manuel Lekuona Kultur etxeko kafetegian.

 

gehiago irakurri

Ostegunean Tximistarreta parkeko proiektuaren aurkezpena Kultur Etxean

2014-02-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Ostegunean, arratsaldeko 19etan, Manuel Lekuona Kultur Etxeko kafetegian joan den ekainean hasiera eman zitzaion Tximistarreta parkeko parte-hartze proiektuan lortutako emaitzak eta osatu den erakusketa aurkeztuko dira. Bertan, herritarrek parkearen diseinuaren garapen urbanistikoan parte hartzeko aukera izan dute.

gehiago irakurri

ATERPEA merkatarien elkartearekin lankidetzan lorturiko gabonetako argiak

2013-12-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Iaz, gure herritar askok egindako eskaera izan zen Eguberrietako argiak ipini zirenak baino gehiago izatea. Aurten, ATERPEA merkatari-elkarteak Udalarekin duen lankidetzari esker, posible izan da herriko gune komertzialenetan Eguberrietako argiteria instalatzea, kale nagusia, Geltoki kalea, Hipodromo etorbidea, Donostia etorbidea eta abar bezalakoetan.

gehiago irakurri

Astelehenean Oztarango hodi biltzailearen lanak hasiko dira

2013-11-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Oztarango errotonda inguruan burutuko den hodi biltzailearen ubideratzea dela eta hilabete batez bertako trafikoak aldaketak jasango ditu. Ubideratze horrek bidegurutzean aurkitzen den ur biltegia eta Oria ibaia lotuko ditu, eta errotondaren erditik gurutzatuko du bertako errail bat itxiaraziz.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna