Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

443.915€ jasoko ditu Udalak, Zataraingo eraikigarritasun urbanistikoaren %15a

2014-09-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

2005ean Lasarte-Oriako Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Testu Bateratua onartu zen. Bertan Zatarain bezala izendatutako Oztaran gaineko lurretan hainbat etxebizitza eraikitzeko lehen pausuak eman ziren.

gehiago irakurri

Sasoeta auzoko eraispenen eta espazio berrien diseinuak definituko dituen prozesuaren aurkezpena egingo da astelehenean

2014-09-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hurrengo astelehenean, arratsaldeko 18etan, Sasoetan kokatuta dagoen Gaztelekuan, auzoko etxabeen eraispen proiektuari dagokion informazioa azalduko da eta etorkizunean sortuko diren espazio berrien diseinu bateratuak lortzeko parte-hartze prozesuaren aurkezpena egingo da auzotarren aurrean.

gehiago irakurri

Hiri-seinale berriak jarri dira udalerrian zehar

2014-09-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalerrira gerturatzen diren bisitariak orientatzeko helburuarekin 21 seinale jarri dira hiri-guneko hainbat puntutan. Hauetariko batzuk errepideen nahiz inguruko udalerrien noranzkoak erakusten dituzten, beste batzuk udal zerbitzuei zuzenduak daude eta azkenik Hipodromoa bezalako interes berezia duten puntuak ere agertzen dira.

gehiago irakurri

Sasoeta auzoan espazio zabalak sortuko dira etxabeak eraitsiz

2014-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

San Martzial eta Uzturre plazako etxabeak eraitsiko dira irailetik aurrera, eta hurrengo urteetan Jaizkibel plazari atxikita dauden beste hiru. Bizilagunekin parte-hartze prozesua abiatuko da espazioaren erabilera adosteko.

gehiago irakurri

Arsuaga parkea berritu eta herritarrentzako ireki da

2014-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela 15 urte egin zen planeamendua dela eta Usurbilgo Udalaren esku geratu zen parke hau, orduz geroztik herritarrentzat ireki zen baina sarrera bat bakarrik izan du eta hormaz inguratua egon da. Horregatik Usurbilgo Udalak balorean jarri nahi izan du eta bere erabilera sustatzeko bi sarrera berri ireki eta inguruko hormaren altuera txikitu du.

gehiago irakurri

Aurten 273.477€ erabiliko dira kaleak asfaltatzen

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Azken urte hauetan gehien zartatu diren eta egoera okerrenean aurkitzen diren kaleak konpontzen ari da Udala faseka, eta horretarako, ahal den neurrian urtero inbertsioak egiten ari da. Aurtengo inbertsioarekin, kale nagusiko asfaltatze lanak egingo dira, Ola kale pareko errotonda eta Oztaran errotonda bitartean, eta zentroko hainbat kaletan, Pablo Mutiozabal, Juan de garai eta Pintore kalean, alegia.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna