Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Sasoetako bajuen eraisketa obrak esleitzeko prozedura martxan jarri da

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Azaroaren 25an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu ziren pleguen bitartez lanak egingo dituen enpresa aukeratzeko prozedura martxan jarri da. Enpresa ezberdinek beraien proposamenak aurkezteko epea hurrengo abenduaren 21a arte izango dute eta hortik aurrera esleipena egiteko lanak hasiko dira.

 

gehiago irakurri

Datozen bi asteetan trafikoa desbideratuko da Zumaburu eta Ola kaleetan

2014-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Zumaburuko kolektorea garbitzeko lanak direla eta, hainbat arketetan arituko dira Zumaburu eta Ola kaleetan. Ostegunean, azaroaren 27an, hasiko da obra, eta hamar lanegun inguru iraungo dute lanek.

gehiago irakurri

Azaroaren 8 eta 15an Sasoetako auzoan eginiko parte-hartze saioen kronika

2014-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

“Sasoeta Sasoitu!” Parte-hartze egitasmoaren barruan mahaiak kalera atera eta auzoko plaza ezberdinetan gauzatu genituen tailerrak eguzkia eta giro bikaina lagun eraitsi beharreko etxabeetan zer egin erabakitzeko. Auzotarrengana gerturatu eta ahalik eta ekarpen gehien jasotzea zen honen helburua eta baita lortu ere. Haur, gazte zein helduek parte hartu dute 4.fase honetan eta proposamenak jasotzeko ez ezik, prozesu osoa azaldu eta osatzeko ere balio izan dute.

gehiago irakurri

Ezindu fisikoek igerilekua erabiltzeko aldagela bat eraikiko da

2014-11-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Udalerriko kiroldegiak 30 urte beteak ditu eta denbora guzti horretan behar berriak sortzen joan dira. Gainera, orain artean kiroldegiko arkitektura ez da ezindu fisikoentzat prestatua egon eta igerilekura igotzeko eskailerak muga garrantzitsu bat izan dira.

gehiago irakurri

Dorre parkean (ahateen parkea) haurrentzako jolas berriak jarriko dira

2014-11-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Parkearen egungo egoera ikusirik, Obra eta Zerbitzuen departamenduak parkea berritzea erabaki du haurrentzako jolas berriak jarriz eta aurretik zeuden beste batzuk eraberrituz. Beraz, parkea hurrengo bi asteetan itxita egongo da lan hauek burutu bitartean.

gehiago irakurri

Sasoeta Sasoitu: hurrengo asteartean auzotarrekin lehenengo bilera izango da

2014-10-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur egun espazio komertzial diren hainbat gune eraistean sortuko diren espazio publikoen erabilera eta diseinua herritarrekin zehaztu nahi du udalak, eta horretarako Sasoeta Sasoitu parte hartze egitasmoa martxan jarri du. Bigarren fasean dago momentu honetan eta Sasoeta auzoko  bizilagunekin zuzenean bideratu nahi da fase hau.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna