Sailak > Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Mitxelin II eremuan kokaturiko proiektuari buruzko galdeketa bukatu da

2013-03-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain dela bi aste Udaletxeak, Mitxelin II eremuan proposatu den gune komertzial-industrialaren inguruan, hausnarketa izaerako prozesu kontsultibo bati ekin zion. Sektore desberdinekin bilerak egin zituen eta atari guztietan azalpen eskuorri bat banatu zuen, herritar guztiak gaiaren jakitun izan zitezen. Eskuorri horrek, galdeketa bat zekarren barnean eta herritarrek gaiaren inguruan beraien iritzia emateko aukera izan dute. Guztira, parte-hartzeko postontzietan 198 eskuorri jaso dira eta hemendik informazio asko ateratzea espero du Udalak.  

gehiago irakurri

Kultur etxea beteta Mitxelin II proiektuaren azalpenean

2013-02-20 |  iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Kultur etxeko hitzaldi aretoa beteta egon da, gaur arratsaldean, Udaleko arduradunek egin duten Mitxel II proiektuaren azalpenean. Herritarrek gaiaren inguruko sentsibilitatea erakutsi dute eta asko izan dira parte hartu dutenak.

gehiago irakurri

Mitxelin II proiektuaren inguruan iritziak jasotzen

2013-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Aurreko astean, Udalak proiektu honen berri eman aurretik herriko alderdi politiko eta merkatariekin bildu zen nondik norako guztiak azaltzeko eta iritziak jasotzeko.

gehiago irakurri

Mitxelin II, merkatal-industriagunea Lasarte-Oriarentzat?

2013-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Herrian eman beharreko hausnarketa

Aurreko urtean, Mitxelin fundazioak Lasarte-Oriako Udalari proiektu bat aurkeztu zion, gaur egun hutsak dauden Mitxelin enpresaren lurretan merkatal-industriagune bat eraikitzeko asmotan. Honek ez luke besterik izango, eraikuntza industriala izango balitz soilik. Baina, erabilera aldatzeko asmoa dutenez lurren kalifikazioa aldatzea eskatzen du eraiki nahi bada. Eta hemen sartzen da jokoan Udala.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna