Musika taldeentzako entsegu-lokalen eskatzaileentzako bileraren deialdia

2018-07-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaztelekuan dauden musika taldeentzako entsegu-lokalak eskatzeko epea agortzear dago.  Gogorarazi talde guztiei eskaera entregatu beharko dutela udaletxeko erregistroan idatziz, uztailaren 24 baino lehen. Bi entsegu-areto daudela, eta horiek erabiltzeko ordutegia 10:00etatik 24:00etara dela, astelehenetik igandera. Lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako eta udalerrian erroldatutako kideez osatutako taldeek.

Lasarte-Oriako Udalak, aipatzen den egunean eta orduetan bilera batera deitzen die eskatzaileei lokal horiek erabiltzeko ordutegi eta egutegiak osatzeko.

 

EGUNA: UZTAILAREN 27a

ORDUA: 18:30etan

LEKUA: GAZTELEKU

 

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak haur saharauiak eta ukrainarrak hartuko ditu udan

2018-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Oporrak Bakean programaren barruan, Lasarte-Oriak 8 haur saharaui eta mutiko ukrainar bat hartuko ditu. Programak 11.255 euroko kostua du.

Udalak ongietorria egin zien aurtengo udan gure udalerrian izango diren haur saharauiei. Gure herrira Oporrak Bakean programaren eskutik heldu diren 7 mutiko eta neskatila bat dira. Programaren asmoa da udako hilabete latzenetan haur horiek errefuxiatu-eremuetatik urruntzea, bakealdi batez gozatzeko aukera izan dezaten.

gehiago irakurri

Euskararen erabilera sustatzeko hitzarmena sinatu du Ttakunek

2018-07-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Sinatutako hitzarmenak 175.385 eurorekin finantzatuko ditu euskarako hainbat programa, hala nola Gazte eta Amaraun Kluba, Kuadrillategi, Solaskide-solasbide edota Txintxarri aldizkaria. Euskaraldia programa izango da aurtengo berritasuna.

Jesus Zaballos alkateak eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak sinatu duten hitzarmenaren bitartez, Ttakunek 175.385 euro arte jasoko ditu 2018an, aurtengo urtean zehar garatuko dituen programa guztiengatik. Jon Antxordoki euskarako zinegotzia ere egon zen ekitaldian.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna