Ekimenak

Irudia

Gaztelekua aurten irekiko da, eta, aurreikusten diren hainbat ekintzaren artean, gazte-ikastaroena legoke; gazteak pixkanaka eraikinera gerturatzeko, gustuko duten ikastaroren batean parte hartzeko eta gazteek beren arteko harremana sustatzeko modu egokia litzateke.

Horretarako, Parte-Hartzea departamentuak eta Gazteria, Festak eta Kirolak departamentuak elkarlanean galdeketa bat prestatu dute, gazteei zein ikastaro egitea gustatuko litzaieken galdetu nahirik.

Galdeketa hori, herriko ikastetxeetara joanda, gazteek beteko lukete, eta hor ateratako informazioaz baliatuz antolatuko lirateke gazte-ikastaroak.

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna