ABENDUKO AGENDA KULTURALA

2017-11-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Eguberrietako jaiegunetako ospakizunak nagusi abenduko kultura-jardueran. Musikak berriz ere garrantzizko lekua hartuko du hilabete honetan. Zinemaz eta ipuin-kontariaz gain.

Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta udaleko teknikariek abenduko hilabeterako programazio kulturala aurkeztu dute: musikazko osagai garrantzitsua duen programazioa, Eguberrietako Jaien ospakizunetan zentratua.

gehiago irakurri

Larrialdietarako irteera izango du aurki Jubilatuen elkarteak

2017-11-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak lokal bat hartu du Andapa kalea 1 helbidean, Jubilatuen Elkarterako larrialdietarako irteera bat prestatu ahal izateko erdi-sotoko solairutik. Lokalak 42.680 euro balio izan du.

Udaleko teknikarien ustetan, egokiena zen hain beharrezkoa zen larrialdietarako irteera egiteko. Lokala erosi ondoren, irteera egokitzeko beharrezkoak diren obrak egiteari ekingo zaio. Obra honek hainbat aldaketa ekarriko dio Jubilatuen elkarteari, gizonezkoen ile-apaindegia eta trasteleku bat tokiz aldatzea, besteak beste.

gehiago irakurri

Jalgunek bere jaialdia egingo du abenduaren 2an Kulturetxean

2017-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Abenduaren 2an, 18:30ean, Kulturetxean, Jalgunek bere tradiziozko jaialdia egingo du, Gai gara – Somos capaces lemapean. 17:30ean desfile karrozadun bat egingo dute Bekokaletik abiatuta herriko kaleetan barrena. Eskertu egin zuten Udalaren, Dinbi Banda Batukada taldearen, Xumela abesbatzaren, Semblante Rociero koruaren eta beste adiskide askoren lankidetza.

gehiago irakurri

Irisgarritasunari buruz udalerriak gaur egun duen egoeraren estudioko konklusioak aurkezteko bilera

2017-11-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Irisgarritasunaren Plan berria egitearren herritarrek parte hartzeko prozesuaren barruan, bilera baterako deialdia egiten zaie herritarrei, irisgarritasunaren gaur egungo egoerari buruzko konklusioak aurkezteko. Bilera Kulturetxean izango da, abenduaren 1ean ostiralarekin, 18:00etan.

gehiago irakurri

Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Udalaren eta Kukukaren artean

2017-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Joxe Agirretxek Lasarte-Oriako Udalaren eta Kukuka Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza Taldearen arteko hitzarmen bat sinatu dute hiru urterako. Hitzarmenak 3.727 euro engaiatzen ditu 2017rako.

gehiago irakurri

Banatu dira Lasarte-Oriako literatura sariak

2017-11-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak eta Kulturako zinegotzi Maite Iglesiasek larunbatean banatu zituzten Lasarte-Oriako literatur sariak, bere bi ediziotan: haurrena eta helduena. 343 lan aurkeztu dira aurten haurren hiru kategoriatan, 27 helduenean eta 49 mikrokontakizun.

gehiago irakurri

Begirada berria emakumeen aurkako indarkeriari

2017-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

AZAROAREN 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA, “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

Azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, berriz azpimarratzen dugu indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Era berean, nazioarteko zuzenbide-esparruarekin bat, berresten dugu badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: Prebentzioa, Detekzioa, Arreta, Babesa, Koordinazioa, Justizia, eta Erreparazioa ere bai.

gehiago irakurri

Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik laugarren Lasarte-Oriako bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 5 lan izan ditu aurtengoan.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako umeen liburutegiko Txoko Morea inauguratuta

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak umeen liburutegiko Lila Txokoa inauguratu du. Gune berri honek, berdintasuna eta indarkeria matxistaren aurkako kontzeptuak txikienen artean indartzeko balio dezaketen liburu eta ipuinak bilduko ditu.

Hainbat zinegotzi eta liburutegiko langileak lagun, alkateak azaldu du Kulturako eta Zerbitzu Sozialetako departamentuak ados jarri direla Txoko Morea antolatzeko orduan. Gune honen helburua da, berdintasunaren balioak jasotzen dituzten liburuak eta  genero-indarkeriaren aurkako umeen literatura biltzea, txikienak balore horietan hezteko. 

gehiago irakurri

Beste 16 komertziok bat egin dute Biziberritzen programarekin

2017-11-24 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Merkataritza sustatzeko Biziberritzen programari beste 16 establezimendu batu zaizkio, eta 41 komertzio izatera iritsi dira 2017an. Gaur sinatu dira hitzarmenak komertzio parte-hartzaile berriekin.

Jesus Zaballos alkateak, 16 establezimendu parte-hartzaile berri hauekin hitzarmena sinatzeko ekitaldian, azpimarratu du ekimen hau gero eta interesgarriagoa dela herriari bizia emateko, gaur egun itxita dauden lokalen funtzio komertziala berreskuratuz. Guztira, 15 dira beste establezimendu batzuen anfitrioi aritzen diren itxitako lokalak.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna