Albisteak

Zurmailu Zurlanketa Elkarteak hiru urteko hitzarmena sinatu du Udalarekin

2017-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Hitzarmen honen bidez, elkartea finantzatzeko konpromisoa hartzen du  Udalak, lokalaren mantentze-lanetarako, taila ikastaroak egiteko, erakusketa bat egiteko eta Santa Anako Artisau Azokan postu bat instalatzeko. Aurtengo erakusketa 19an irekiko da, ostegunarekin, 18:00etan, Antonio Mercero gunean.

Jesus Zaballos alkateak, Udalaren aldetik, eta Jose Maria Telleriak, elkartearenetik, hitzarmena sinatu dute hiru urterako, zeinen bidez erakundearen finantzaketa ziurtatzen baita: 8.168 euro 2017an, 8.282 euro 2018an eta 8.398 euro 2019an. Zurmailu Zurlanketaren gastu aurreikusia 9.730 eurokoa da aurtengo ekitaldirako.

Diru-laguntzak elkartearen gastu orokorrak ordaintzeko balioko du – lokalaren alokairua, kasu-. Egur tailako hastapeneko eta bigarren mailako ikastaroak egin beharko ditu, eta bertan egindako lanen erakusketa. Gainera, Santa Anako Artisau Azoka tradizionalean zur-tailerra instalatzeko konpromisoa hartzen du.

Zurmailu Zurlanketak konpromisoa hartzen du bere ikastaroei buruzko informazioa Lasarte-Orian zabaltzeko, eta jendearentzako egoki den ordutegi batean eskainiko ditu ikastaroak. Aurretik sinatutako hitzarmenetan bezala, elkarteak konpromisoa hartzen du bere jardueretan gaztelania eta euskara erabiltzeko, Udal Ordenantzaren arabera. Halaber, konpromisoa hartzen du genero berdintasunean ere, besteak beste, hizkera ez sexista erabiltzeko, genero ikuspegia bere lanean txertatzeko eta ahal duen neurrian Udalarekin kolaboratzeko berdintasuneko jardueretan.

Zaballos pozik agertu zen elkartearen lanarekin, eta zera gogorarazi zuen, kulturetxeko tailer-ikastaro batetik abiatu eta  elkartea sortu zela, lekukoa hartu duena. Zurmailu Lanketako kideak berak arduratzen dira hastapeneko ikastaroak emateaz, eta bigarren mailakoak, berriz, irakasle espezializatu batek ematen ditu.

Jose Mª Telleriak, bere aldetik, eskerrak eman zizkion Udalari  tailarekin jarraitzeko aukera ematen dien laguntzagatik. Jarduera positiboa da oso, asebetetzen eta askatzen dituena.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna