Albisteak

Zumaburuko eskolako obrei buruzko argibideak

2017-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zumaburuko eskolako guraso-talde batek ikastetxeko obrei buruz eta udalaren eginkizunari buruz emandako informazioen gaineko argibideak eman nahi ditu Udalak, gogoraraziz guraso-elkartea puntualki informatua daukala izandako nobedadeez.

  1. Estalkia eta fatxada konpontzeko udalak hasitako obrak aurki amaituko dira, Zumaburuko elizaren patioko estalkiarekin, kostua gehitu gabe.

  2. Estrukturan antzemandako akatsek interbentzio bat eskatzen dute, baina hori Eusko Jaurlaritzari dagokio esklusiboki, eta hura da gaur egun egitura sendoagotzeko obrak egiteko proiektua idazten ari dena, zeinaren aurreikuspena 600.000 eurokoa baita. Argitu behar dugu inongo ikasgelako sabairik ez dela erori, Erketzek bere jantziak gordetzen zituen biltegikoa baizik.

  3. Udalak egindako jarduketen erakusgarri, adierazi behar dugu estrukturaren laginak eta txostena egin genuela, Jubilatuen Elkartearekin areto bat eskola-umeen jantoki moduan erabili ahal izatea kudeatu genuen, Euskaltegi zaharreko ikasgelak erabiltzeko utzi genituen (oraingoz enpresa-mintegiaren proiektua martxan jartzea eragotziz), Isla plazako haur-jolasak hesiekin itxi ditugu haurrek erabiltzeko, eta Loidibarrengo frontoia erreserbatu dugu euri-egunetan jolastoki moduan erabiltzeko. Bidezkoa da aitortzea eta baita eskertzekoa ere Jubilatuen Elkarteak egoera honetan izan duen lankidetza eta egin duen ahalegin handia.

  4. Udala behar bezala koordinatu da ikastetxeko zuzendaritzarekin, guraso-elkartearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, agertuz joan diren arazoei irtenbideak bilatzeko. Informazio guztia haiekin konpartitu dugu guk izan ahala.

  5. Azkenik, guraso-talde horri gogoarazi behar diogu "salto-gelaren” gaineko eskumena eta erantzukizuna Eusko Jaurlaritzarena dela esklusiboki, eta haiek direla arazoari konponbidea eman behar diotenak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna