Albisteak

ZORIONAK, MAIALEN!

2016-08-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Maialen Chorraut txapeldun olinpiko atera da 2016ko Rioko Joko Olinpikoetan, ur bizietako piraguismoan, final bikaina burutu baitu Deodoroko Parque Radicaleko Whitewater Stadiumean, eta hobetu egin du 2012ko Londresko emaitza, non brontzea lortu baitzuen.

33 urteko lasarte-oriatarrak kronometroa 98.65 segundoan (1:38:65) gelditu zuen, eta denbora horrekin domina ziurtatua zuen, bi aurkarik parte hartzea falta zelarik.

Azkenean, itxaron besterik ez zen egin behar izan urrea irabazteko.

Jesus Zaballos alkateak, ordezkatzen duen korporazioak eta Lasarte-Oriako herritar guztiek zoriondu nahi dute Maialen.

Herrira itzultzen denean, instituziotik bertatik egingo zaio aitortza bat, jomuga gorena lortzeko egin duen ahalegin eta lan handiagatik eta Lasarte-Oriaren izena goienean jartzeagatik, bai eta aitortza herrikoi bat ere, nahi duten lasarte-oriatar guztiek zoriontzeko aukera izan dezaten.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna