Albisteak

Zinema eta memoria historikoa, urriko kultur argudio nagusiak

2017-10-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zinemaren itzulera –haurrentzat, helduentzat eta zineforuma- eta Islada Ezkutuaken  hitzaldi zikloa dira antzerkia faltako ez duen kultur programazio baten osagai erakargarri nagusiak.

Urriko zinemak honako zinema programazioak dakarzkigu. Haurrentzako zineman: 8an, Ritxard Zikoina (euskaraz); 15ean, Gru. Mi villano favorito; 22an, Emoji: la película eta 29an, Cars 3 K. Helduentzako zineman: 8an, La seducción; 15ean, Barry Seal; 22an, Detroit eta 29an, Churchill. Okendo zineforumean: 6an, Dunkerkey, eta 20an, Estiu 1993, azpitituludun jatorrizko bertsioan. Gainera, 27an, Goazen 4. Denboraldiaren 1. kapituluaren aurrestreinaldia proiektatuko da.

Islada Ezkutatuakek, Lasarte-Oriako Udalaren 2017ko egitarauaren barruan, bigarren hitzaldi zikloa antolatu du, 1936/07/18ko estatu kolpea Gipuzkoan eta Nafarroan.  Mercero Guneko hitzaldi aretoan, honako hitzaldi hauek programatu dira: urriaren 6an, Sarraskia eta garbiketa Nafarroan; 15ean, Kolpistek eta errepublikanoek erabilitako armak; 20an, Anarkismoa eta bere parte-hartzea Gipuzkoaren defentsan. Eta bukatzeko, 27an, Batailoi nazionalistak Gipuzkoan.

Antzerki programazioak bi antzezlan ekarriko ditu: urriaren 7an, Anodino Teatroa konpainiak Zerura eroria komedia aurkeztuko du; 21ean, Katxiporreta Produkzioakek Pupu eta Lore haurrentzako lana eskainiko du.

Hilaren 9tik 15era, Semblante Andaluzek hainbat ekintza egingo ditu kultur astearen harira. Urriaren 19tik 29ra, Zurmailu Zurlanketa Elkarteak urtean zehar egindako egur-tailako lanak erakutsiko ditu.

Urriaren 28an, musika programazioaren barruan, Suberri Akordeoi Taldeak kontzertu bat eskainiko du 5. Urteurrenaren harira.

Agenda ikusi

Islada Ezkutatuak hitzaldien egitaraua

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna