Albisteak

Zabalik dago Musika Eskolan eta Dantzako ikastaroetan aurrematrikulatzeko epea

2017-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaurtik aurrera zabalik dago Lasarte-Oriako Musika eta Dantzako Eskolan aurrematrikulatzeko epea. Interesatuek Kulturetxera jo behar dute, 9:00etatik 14:00etara bitartean.

 

Udal Musika Eskola

Plaza baten eskabidea egiterakoan dagokio kuotaren %10 ordaindu beharko da Udalak horretarako ezar dezan kontu korrontean, eta matrikulatu aurreko baldintza izango da. Kasu bakoitzari dagokion matrikularen 1. pagamenduan deskontatu egingo da zenbateko hori. Eskabidea egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango.

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzeen (GLL) prestazio ekonomikoren bat jasotzen dituztenentzat salbuezpenak eta hobariak dauden.

Gazte txartela Munizipalaren edo Eusko Jaurlaritzaren titularrek %10 deskontua izango dute.

Famili ugarientzat %30eko deskontua dago.

Kuotatan bonifikazioak eskatu ahal izango dituzte, baldin unitate familiarreko bi kide edo gehiago matrikulatzen badira Eskolan.

Plazen adjudikazioa korreoz konfirmatuko da.

Dagozkion tasak bankuko domiziliazioaren bidez ordainduko dira, aukeran pagamendu bakarrean edo pagamendu zatikatuan.

IKASTAROAK ETA TASAK. ERROLDATUAK ETA EZ ERROLDATUAK

Musika txoko                277'80              334'20

Musika-hizkuntza         277'80              334'20

Musika-tresna              277'80              334'20

Tresna txistu edo akordeoia     217’55

Musika hizkuntza + tresna 514'65         624'60

Hizk. + tresna txistu edo akord 403’30

Korua                          46'55               56'45

Kamara                        139'65              167'75

Armonia                      262'35              320'05

Musika tresnako taldea 91'65                111'40

 

Dantzako ikastaroak

IKASTAROEN HASIERA:

Urriaren 2an.

LANEKO PLANA:

Psikomotrizitatea (lateralitatea), kokapena (oinak, belaunak, aldaka, soina), inprobisazioa, prestakuntza fisikoa, "dantzara orientatua". Lurreko ariketen serieak, estiramendua eta malgutasuna indartzeko: oinak, hankak, bizkarrezurra, abdomena, omoplatoak, denboraren pertzepzioa, espazioaren pertzepzioa.

ORDUTEGIAK:

6 urte Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara

7 urte Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara

8 urte Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:30etara

9 urte Asteartea eta osteguna 18:30etatik 19:30etara

10 urte Astelehena eta asteazkena 17:30etatik 18:30etara

11 urte Astelehena eta asteazkena 18:30etatik 19:45etara

12 urte Astelehena 19:45etatik 21:15etara eta ostirala 17:30etatik 19:00etara

Helduak(*) Asteazkena 19:45etatik 21:15etara eta ostirala 19:00etatik 20:30etara

(*) Bi ikasturte gehienez edo taldearen arabera.

PREZIOAK:

32,30 € / hileko erroldatuak

55,60 € / hileko ez erroldatuak

Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute.

Musika eskolako diptikoa ikusi

Dantzako diptikoa ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna