Albisteak

XXXVII. SANTA ANA PALA TXAPELKETA

2018-05-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hamazazpigarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa 2018ko ekainaren 4an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da. Txapelketan 16 urte beteak izanik,  Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute. Aurten berrikuntza bat eman da: talde bakoitzean kideetako bat Lasarte-Oriatik kanpo helbideratua izatea onartuko da. Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 29a arte. Inskripzioa doan da.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna