Albisteak

XXX. SQUASH TXAPELKETA SOZIALA ARAUDIA ETA EGUTEGIA

2018-04-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

14 jokalarik hartuko dute parte, bi taldetan banatuak. Txapelketak hiru fase izango ditu.

1. fasea

Ligaxka-sistemaren bidez jokatuko da, buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo hirurak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko.

Txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu behar dira.

Sailkapena egiterakoan kontuan hartu beharreko datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran:

            1- Lortutako puntuak

            2- Seten bataz bestekoa

            3- Tantoen bataz bestekoa

            4- Aldeko tantoak

Txapeldunen fasea.

Sailkatu diren sei jokalariek bigarren fasea ligaxka bidez jokatuko dute. Ligaxkaren lehenengo biek finala jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarrenak kontsolazioko finala jokatuko dute

Kontsolazio fasea.

Txapeldunen faserako sailkatzen ez diren parte-hartzaileek kontsolazioa jokatuko dute kanporaketa-sistemaren bidez.

Tanteoa

Partiduak 5 jokoetan onenak  irabaziko ditu. Joko bakoitza 15 tantokoa izango da.

Ordutegia

Partiduak astelehenetik ostiralera bitartean jokatuko dira, 18:00etatik 20:00etara.

Partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio.

Partida batentzat egutegian jarritako ORDUAREN AURRETIK BAKARRIK EGIN AHAL IZANGO DA doako ordu aldaketa pistaren erreserban. Jokalari bakoitzak, gehienez, hiru ordu-aldaketa egin ahal izango ditu pistaren erreserban.

Erretiratutako eta lesionatutako parte-hartzaileak

Arrazoia edozein dela, jokalariren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira.

Txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.

 

PARTAIDEEN ETA TALDEEN TAULA

A TALDEA

B TALDEA

1 Xabier Amiano Ezeiza

 

1 Aitor Artola Sukia

 

2 Oswal Cañedo Hernando

 

2 Xabier Azaldegi Makazaga

 

3 Lander Lobo Arbelaitz

 

3 Diego Santana

 

4 Juanjo Martín González

 

4 Patxi Delgado Avila

 

5 Imanol Olaizola Iparragirre

 

5 Joaquín Calvo Martín

 

6 Roger Hidalgo

 

6 Dani Dávila Juarez

 

7 Iker Cañedo Hernando

 

7 Toño Pérez Rodríguez

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna