Albisteak

Uztaileko kultura-programazioa

2017-07-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Uztaileko kultura-programazioa kalera tokialdatuko da. Aire libreko zinema, kale-teatroa, musika bariatua eta auzoetako festak dira jarduera nagusiak. Santa Ana egunaren jiran, Lasarte-Orian tradiziozkoak diren artisau-azoka eta parodia izango ditugu.

Atzo Kultur Kale Zikloaren programazioa aurkeztu bagenuen, gaur Udalak Kultura departamentutik antolatu dituen edo babesten dituen hainbat jarduera gehitu behar ditugu.

Udako Zinemak bi film proiektatuko ditu Okendo plazan 22:15ean: uztailaren 6an Antes del amanecer ikusi ahalko dugu, eta 20an Whiplash, biak ere jatorrizko bertsio azpititulatuan. Euria ari badu, proiekzioa Elizatze plazara tokialdatuko da.

Uztailaren 7an 20:00etan, Okendo plazan Ráfagas flamenko-ikuskizunaz gozatu ahalko dugu, La Pulga y Compañía konpainiaren eskutik.

Kale-teatroan, bi dira Okendo plazan programatu diren emanaldiak. Uztailaren 14an 20:00etan, Ganso & Cia taldeak Walkman komedia eskainiko du. Hilaren 21ean, ordu berean eta leku berean, Hortzmuga Teatroak Femmes antzeztuko du. Bi antzezlanek daukate Eusko Jaurlaritzaren “Kale Antzerkia Bultzatuz” programaren finantzazioa.

Uztailaren 16an, Karmengo Ama Birjinaren omenezko festen barruan, Miguel A. Oribe lasarteoriatarraren eskultura inauguratuko da. Auzoarentzat hainbesteko garrantzia izan zuen Brunet hariki-fabrikaren oroitzapenezko eskultura bat.

Uztailaren 18tik 23ra, Mercero gunean, euskal musika herrikoian erabilitako musika-tresnen erakusketa bisitatu ahalko da.

Uztailaren 23ko igandean, Santa Ana eguneko artisau-azoka tradizionala egingo da egun osoan zehar.

Uztailaren 26an, 22:30ean, Santa Ana eguneko parodiaz gozatu ahalko dute lasarteoriatarrek.

Agenda ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna