Albisteak

UDAZKENEKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2017-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 18an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 29an itxiko da.

Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Txus Alonsok gazteriako zinegotziak  eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 5 dira aurreikusitako ikastaroak: Gitarra, Ukelele, Laguntza Eskolarra, Break Dance eta Shuffle eta Dantza Jazz. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude eta urriaren 18an hasiko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

Kulturetxeak pertsona helduentzat aurtengo udazkenean antolatuko dituen ikastaroak zortzi dira: Genealogia, Sukaldaritza Osasuntsua, Olioa, Gorputz-jarrera Hezkuntza, Mindfulness, Joskintza, Sabel Dantza eta Akuarela. Informazio gehiago jasotzeko edo inskripzioa egiteko, Kulturetxera joan behar da:

Gaztelekuko liburuxka ikusi

Manuel Lekuonako liburuxka ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna