Albisteak

Udaletxe zaharraren aurreko semaforoa kendu da

2013-08-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Okendo plazako obra egin zenetik , Kale nagusiak oinezkoentzako lau igaro bide ditu inguru honetan, hiru zebra bideekin eta laugarrena semaforoarekin. Orain artean aldaketarik gabe  mantendu da Udaleko zerbitzu asko semaforoaren ondoan eskaintzen zirelako.

 

Orain, Udalaren leku-aldatzea burutu denean, eta aurretik Udaletxe zaharrean zeuden zerbitzu guztiak Udaltzaingoaren zerbitzua ez ezik Udal eraikin berrian eskaintzen direnez, Udaletxeko langileak bidea egokitzeko beharrezko lanetan hasi dira.

 

Alde batetik, Udaletxe zaharraren aurrean kokatua zegoen semaforoa kendu zen, kale nagusian zirkulazioa hobetzeko egiten ari den esku-hartzean. Eta bestetik, goraguneetatik kanpo kokaturik dauden bi zebra bideen marrak margotu eta alboko espaloietako aldapak goratuko dira, horrela orain artean genituen lau igaro bideetatik bi ezeztatuz.

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna