Albisteak

Udalerriko establezimenduen eskaintzak kontsultatzeko APP berria

2015-05-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala

Udal baten garapen ekonomikoak ezinbestekoa du eskura dituen informazio eta sustapeneko baliabide guztiak erabiltzea, herritarren eta jarduera nahiz enplegua sortzen duten enpresen arteko harremanak errazten baitituzte. Lasarte-Orian, komertzioek, ostalaritzak eta zerbitzu-enpresek dute eraginik handiena gure hurbileneko ekonomian.

 

Horrela, proiektu honetan sortu den web-a, eskaintzak eta establezimenduak ikusteko aukera ematen digun erakusleiho bikaina da, modu errazean denok ikusteko modukoa. Momentu honetan, proiektuan parte hartzen ari diren 107 establezimenduen eskaintza zabal eta interesgarria ikusteko aukera dago.

 

Zalantzarik ez dago era honetakoak ezinbesteko lanabesak direla komunikatzeko eta harremanetan jartzeko modu berriak ditugun garai hauetan, are eta errealago egiten baitute gure merkatari eta ostalarien hurbiltasuna identifikatzen duen markaren bitartez: “Lasarte-Oria, Tratu on bat”.

 

Jakina, mugikorrerako aplikazioak ere estrategia berdinaren parte dira, ezin bestela izan, eta beraz, gaur aurkezten dugun Tratu On Bat APP-a eskura dago Google play-en eta APPstore-n (Iphone mugikorrentzako).

Google play:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.bitymina.tratuonbat

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna